XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izugarri haserretu ziren herritarrak.

Buruzagi bati maskara kendu, gero!

Zigor handia merezi zuen Enoch horrek.

Beraz, hurrengo egunean haren etxera joan ziren herriko batzuk.

Baina kristau berriek espero zuten hori eta, horregatik, Smith jaunaren etxean gorde zuten Enoch.

Herriko gizonak Enochen barrutira joan eta su eman zieten haren txabolei.

Erabat erre zituzten.

Gero, haserre bizian beti ere, elizara joan ziren.

Hantxe zegoen Smith jauna.

Gizon-hotsa entzun zuenean, kanpora irten zen eta atean geratu zen zain.

Itzultzailea zuen atzean.

- Entzun -esan zuen herriko batek-, gizon zuriari ez diogu kalterik egin nahi.

Esaiozu hori.

Baina esaiozu, baita ere, bere etxera itzultzeko.

Bakarrik bizi nahi dugula.

Smith jauna eta itzultzailea gizonei begira geratu ziren, baina ez zuten ezer esan.

Gizonak aurrera jarraitu zuen.

- Brown jauna begiko genuen.

Hura ere zuria zen, baina begiko genuen.

Horregatik ez diogu kalterik egin nahi haren lagunari.

Baina eliza ere desegin behar dugu.

Arazoa besterik ez digu ekarri eliza honek eta behera bota behar dugu.

Eta gero Smith jaunari hitz egin zion herriko gizonak:

- Begira, Umuofian bizi nahi baldin baduzu, gera zaitez lasai.

Eta zeure jainkoa gurtu nahi baduzu, egizu nahi duzuna.

Baina zeure etxean egon beharko duzu.

Ezingo duzu gure herriko jende gehiago zeure erlijiora eraman.

Zeure etxera itzultzea duzu onena.

Sutan gaude, benetan haserre, baina halere ez dizugu zuri kalterik egin nahi.

Adi-adi entzun zuen Smith jaunak dena.

Gero, honela esan zion itzultzaileari:

- Esaiezu alde egiteko hemendik.

Hau Jainkoaren etxea da.

Eta ez diet inola ere neure erlijioko ez direnei etxe hau botatzen utziko.

Itzultzailea, ordea, beldurrak airean zegoen eta ez zituen Smith jaunaren hitzak zuzen itzuli *>itzuli: traducir.

Gezurra esan zien herriko gizonei: (...).